2005/12/23

Jostailuen gida

Zer? Olentzerotan ume bati zer oparitu ez dakizula? Bada, lasai egon euskaraz opari daitekeenaren gida jarri baitute aisia.net atarian. Guztira ehun baino gehiago dira bildu dituzten jostailuak eta formato klasiko zein informatikoan daudenak jaso eta adinaren edo ezaugarrien arabera sailkatu dituzte. Gomendioak, ludoteken mapa eta bestelako kontuak ere baditu weborriak. Horra hor linka: Jostailuen Gida.

Bide batez
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

0 TESTU HARTU DIRA: