2006/01/24

Bizitzaren herena

Aurreko batean artikulu interesgarria argitaratu zuten gaztelaniazko blog batean. Bertan egileak logurarik gabe esnatzeko metodoa proposatzen zuen. Metodoa ez du berak asmatu, beste pare bat artikulutan zeukan jatorria: Loaren zikloen indarra eta Iratzargailuak txarrak dira (biak ingelesez). Honen arabera ez 7 ez 8 ordu, egokiena 7,30 ordu lo egitea litzateke.

Zenbait aholku ongi lo egin eta hobeto esnatzeko
[zientzia.net]
Oheratzeko ordua oso une latza eta gogorra izaten da gauero lorik hartu ezinean "ibiltzen" den milioika pertsonarentzat.

Loa arazo denean[Habe aldizkaria]
Ikaragarrizko garrantzia du loak gure bizitzan. Atsedena behar dugu, loa, beste ezer baino gehiago: lorik egin gabe oso gutxi iraungo genuke, burua galduko genuke.


Zergatik lo egin?[Habe aldizkaria]
Adinarekin lo egiteko beharrak aldatzen badira ere, azkenean, batez beste, 250.000 ordu emango ditu gutako bakoitzak lo. Eta, hala ere, zientzialariek ez dute asmatu zertan ematen dituen organismoak horrenbeste ordu. Badakite ez dela gorputzak atseden hartzeko. Zertarako balio du, orduan, loak?

Insomnioa: gaueko borroka latz hori[zientzia.net]
Gau bat lo hartu ezinik, erdi-esna edo erdi-ametsetan, pasatzea ez da inoren gustuko kontua, hurrengo goizean behar bezala atseden hartu gabe jaikitzen baikara ohetik. Baina loezina (edo insomnioa) eguneroko, hobe esanda, gaueroko kontua bihurtzen denean, arazoa larria izatera irits daiteke.

Lo ondo egitea gauza ederra da[Habe aldizkaria]
Ohe egokia behar dugu, loaldiaren ondorengo esnaera ona izango bada. Adituek, ordea, zera diote: behar baino maiztasun gutxiagorekin aldatzen dugula koltxoia, bataz beste, hogei bat urte ematen baititugu koltxoi berberarekin.

Juan José Poza, Donostiako Ospitaleko neurologoa eta loaren gaian aditua:
"Lo-arazoei aurre egiteko, egunero berdin jokatzea da gakoa"
[Habe aldizkaria]

Entzungaia:
Iratzargailu egokia
Iratzargailu berezi bat asmatu dute, gure loa zaintzen du eta lo mota jakin batzuetan gaudenean bakarrik esnatzen gaitu. Horrela lortzen da esnatze ona izatea.

0 TESTU HARTU DIRA: