2006/01/09

Estresa, hiritarraren berezko gaitza

Estresa dugu gure bizimodu azkarraren ondorio nabarmenetako bat. Hiria arintasuna da. Arin bizi gara. Korrika ibiltzen gara batetik bestera. Presaka egiten ditugu kontu guztiak. Arineketan. Bizi-bizi. Eta den-dena horrela egin nahi, ...eta ez gara ailegatzen, eta arnasestuka hasten gara, eta kezkatu, eta angustiatzen gara, eta ez gara inora heltzen, ...eta itotzen gara. Gero, geure buruari azaldu behar diogunean zergatik bizi garen horrela ez dugu erantzunik topatzen. Etsituta diogunez: halakoa da hiritarraren bizitza! eta ...erretzen gara, putzuan sartu eta... deprimitzen gara.

[Consumer aldizkarian]
Bizitza patxadaz hartu behar da
Irabazteko moduko eta irabazi beharreko eguneroko borroka

[Faroa blogean]
Estresa

[Hikhasi.com aldizkaria]
Estresa irakaskuntzan

[Berria.info]
MARI KARMEN TXERTUDI - YOGA ETA MEDITAZIO IRAKASLEA
«Argi izan behar dugu estresa gure barruan sortzen dela»


0 TESTU HARTU DIRA: