2006/02/13

Analogiko ala digitala?

Duela urte gutxi batzuk inortxok ere ez zuen pentsatuko telefono mugikor bana edukiko genuenik eta hala da gaur egun, ez dago segapotorik* ez duenik (eta gorroto ez duenik ?). Teknologia berriak hitzetik hortzera dabiltza eta egunero entzuten ditugu asmatutako azken aparailu eta aplikazioen izenak: PDA, GPS, USB, ADSL, LCD, MP3, WIFI, Bluetooth... uf! Tontoen hizkuntza ote? Hitz horietako zenbat ezagutzen dituzu? Teknologiak bizitza erreztu ala zailtzen digu? Zure ustez, zein izango da bizitza aldatuko digun hurrengo asmakizuna? Neurona artifizialetara ere ailegatuko ote gara?

Hona gutxi barruko "ordenagailua" izan daitekeena:

ARTIKULUAK
[Berria.info] «Mundu berria» iragarri du NBEk
[Faroa.com] Amildegi digital berria
[Sustatu.com] Eta dorpeok zer?

Arrakastarik izan ez duen asmakizunik ezagutzen duzu?
Adibidez: Irudia, soinua eta usaimena... zinean

------------------------------------------------------------------------------------------------
* Popularra: Telefono mugikorra. Harluxet: 1. Segalariek, segarria bustita edukitzeko, gerrian lotuta eramaten duten ontzia. 2. Ergela, kaikua.

0 TESTU HARTU DIRA: