Halako titularra topatu genuen pasa den astean Sustatu.com agerkarian. Irakurle batek haur bat adoptatzeko benetako arrazoiak zeintzuk diren galdetu eta erantzun sorta ederra jaso zuen: modu ortodoxoaren berdinak direla, galdera transzendentalegia dela eta guraso izateko nahia dela, familia osatzea... Baten batek bogan dagoen kontua dela aipatu zuen. Ados zaude?IRAKURGAIAK
Adopzioa ez da maitasun kontu hutsa
[Consumer] Orain dela urte gutxi, azken aukera gisa jotzen zen eta ia erabaki traumatikoa izaten zen seme-alabarik izan ezin zuten bikoteentzat. Gainera, besteen aurrean ezkutatu beharreko gauzatzat hartzen zen.
Adopzioa: maitasunaren eta trafikoaren artean
[Unescoren albistaria] Iparraldeko hainbat bikotek Hegoaldeko haur abandonatuak adoptatzeko nahia izaten dute, eta eskrupulorik gabeko bitartekariak egoera horretaz aprobetxatzen saiatzen dira.

KONTSULTARAKO
Guraso eta seme-alaben arteko harremanen gida
[Justizia.net] Justiziaren Oinarriak
Nazioko Adopzioa
[Bizkaia.net/Gizarte ekintza] Zer da? Nor adoptatu daiteke? Nola?
ENTZUNGAIAK
Txinako haurrak adoptatzen