2008/02/08

San Balentinez eta ligatzeaz


Maite zaitut
Sekuentzia didaktiko honetan, maitasunaren alor bitxi bati helduko diogu: elkarri amodioa adierazteko hitzak esateko beharrari, hain zuzen. Eta, horretarako, amodiozko mezuak aztertu eta sortzeko lana hartuko dugu. Badakizu, beraz, lotsak alde batera utzita, gainditu imajinazioaren mugak eta liluratu ezazu zure maitalea betiko 'maite zaitut' klixeari zerbait gehiago erantsita.

S. Balentin egunaren jatorria



Maiteminduen eguna ospatzeko ohituraren jatorria azaltzen du historialariak. Erromatarren garaitik dator eta jatorriz paganoa zen ospakizun baten ordezkoa da.

Eduardo Troncoso: «Ligatzean ez dago porrotik, sentimenduak adieraztea da gakoa»
Ligatzen ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu Eduardo Troncosok, Zarautzen. Gakoa norberaren mugak gainditzea dela dio argentinarrak.

Ligatzeko hamar aginduak
Neskatan edo mutiletan aritzeko kontuan hartu beharreko 10 aholku ematen ditu testuak.

Ez ligatzeko estrategiak
Euskal Herriko jaiak leku ona omen dira ligatzeko. Baina, ligatu nahi ez baduzu, festez ligatu gabe gozatzeko zenbait aholku irakurriko dituzu testu honetan.

Ezkontza agentzia



Ezkontza agentzien inguruko elkarrizketa. Aldeko eta kontrako iritziak azaltzen dira. Bakardadea, harremanak egiteko zailtasuna, erromantizismoa"

Kaixomaitia.com



Ligatzeko zailtasunak badituzu, orain badago euskaraz Internet bidez bikotea aurkitzeko modua. Gune berezi honi buruzko azalpenak ematen dituzte irratsaio honetan. Gainera, erabiltzaile baten iritzia ere entzungo duzu.

Konkistatzailearen gida liburua



Bikotea nola konkistatu gidaliburuko lau aholku nagusiak ematen ditu. Begirada eta keinuei buruzkoak dira.

Ligatze festa
Udako jaietan neska-mutiletan ibiltzeari buruzko artikulua. Festa egoeratan litzeko hainbat aholku emateaz gain, festatako hainbat inguruetako giroa deskribatzen du.

Ligatzeko ikastaroa



Bilbon egindako tailer batzuen berri ematen du antolatzaileetako batek. Hasieran ikastaroaren berri ematen badu ere, ondoren ligatzeko kontuan eduki beharrekoak zehazten ditu. Itxura, lotsa, autoestimu, barregarri ibiltzea...

Nola ligatu Interneten
Internet erabiltzaile guztien %31k erabiltzen dute sarea ligatzeko. Eta zenbaitek arrakasta handiz, zeren internauten %17k sarean ezagutu zuten beren bikotekidea.

Nola ligatu



Irratiko solasaldi honetan psikologoek aholkuak ematen dizkigute ligatu nahi dugunerako, zer egin behar den beste inor gurekin maitemintzea nahi badugu.