2007/03/05

Martxoak 8 dituenean

Asteon da ospatzekoa emakume langilearen nazioarteko eguna eta -martxoaren zortzikoa ahaztu ezineko zita dela ikusita- horretara jarri ditugu bilatzaileak, hauek emaitzak:

Emakume eta gizonen arteko aldeak
Hilaren 8an Emakumeen eskubideen aldeko Nazio Batuen Eguna ospatuko dugu. Gai hau hizpide, datozen lerrootan gurean emakume eta gizonen arteko aldea zertan den azaltzen saiatuko gara.

Lehen emakume boto emaleak[mp3]
Emakumeei kosta egin zaie botoa emateko eskubidea lortzea. Oraindik orain, badira herrialdeak eskubide hori onartzen ez dutenak. Irratsaio honetan bi emakumerekin elkarrizketa entzungo dugu; biak errepublika garaian eskubide hori onartu zenean botoa emandakoak dira.

Emakume izatea Euskal Herrian
ELA sindikatuko txosten bat. Bertan emakumeek lanean jasaten duten egoera aztertzen du. 7 puntu zehatzetan deskribatzen du egoera.

Emakumea lan munduan, diskriminazioa laborala ez da bukatu
Hegoaldeko emakumeen enpleguak azken 25 urteetan izan dituen aldaketen gaineko ikerlana egin du LAB sindikatuak. Bertan ageri denez, Hegoaldeko lanpostuen % 38 besterik ez dute betetzen emakumeek, gehienbat zerbitzuen sektorean (%82).


XX. mendean, emakumeak borrokan aritu dira euren eskubideen alde. Mundu osoa eta fronte guztiak hartu ditu borroka horrek.

Emakume enpresariak 1[mp3] Emakume enpresariak 2[mp3]
Askok uste baino gehiago dira enpresa sortu eta zuzentzen duten emakumeak. Irratsaio honetan horietako emakume batekin hitz egiten dute. Enpresa sortzea nola izan zen azaltzen digu.

Ekonomia feminista[mp3]
Ekonomia ikusteko modu berria sortzen ari da. Feminismoaren eraginez ekonomian neurtu izan ez diren beste parametro bazuk lekua hartzen ari dira.

Babes soziala genero ikuspuntutik[mp3]
Ikerketa soziologiko baten berri ematen dute. Emakumea lan munduan eta bereziki babes sozialaren arloan jasaten duen bazterketa aztertu dute. Horren inguruko datuak ematen dituzte.

Emakumeek injustizia adin guztietan nozitzen dute
Kataluniako ginekologoak 'Pilulatik menopausiara' izenburuko hitzaldia egin du Bilbon, eta emakumearen diskriminazioa «soziala, sexuala eta lan arlokoa» dela ikusi duela azaldu du, besteak beste.

Amatasuna eta lana[mp3]
Lau emakume langileren iritzia jasotzen da. Lauak nola moldatu diren amatasuna eta lana batera burutu ahal izateko azaltzen dute. Lanbideak: Fagorreko planta arduraduna, erizaina, udaltzaina, irakaslea.

Emakumeen liderazgoa
Iritzi artikulu labur honetako egilearen ustez emakumeak ardura postuetan daudenean gizonek ez bezala egiten dute; emakumeen zuzentzeko modua desberdina eta hobea da.

Emakume argienak ez dira ezkontzen
Gizon adimentsuek, ordea, ezkontzeko aukera gehiago dute, emakumezkoek baino %40 gehiago; Erresuma Batuan egindako eta Sunday Times egunkariak kaleratutako ikerketaren arabera.

Andere ikustezinak
Iruñeko kale izendegian emakumerik ez dago apenas. Horren inguruko hainbat datu eta eskaeren berri ematen digu erreportaje labur honek.

Berdintasuna erdibana
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteen ehuneko berrogeita hamabostak erdizka banatzen omen ditu bikotearekin etxeko lanak.

Emakume sentiarazten nauena
Iritzi artikulu laburra. Bertan emakume izaera eta sentimenduari buruzko iruzkina egiten du egileak.

Emakumeen osasuna: hainbat desberdintasun
Iritzi artikulu honetan emakumeei bereziki eragiten dieten osasun arazoak azaltzen ditu.

4 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

"Berdintasuna erdibana "aukeratu dut. Mª Paz.

Anonymous said...

"feminismo 100 urte bete ditu" aukerati dut..arantxa

Anonymous said...

Barkatu...je,je FEMINISMOAK, EZ FEMINISMO....badakizue teknologia berriak....

Anonymous said...

"Emakumea lan munduan, diskriminazioa laborala es da bukatu" (zati I eta II) aukeratuko dut.
Merche