2006/03/22

Haurrak hazi, nekeak hasi?

Ume baten heziketa ez da ez batere kontu arina. Are gehiago zenbait gurasok hezkuntza, oraindik ere, eskolaren berezko kontutzat daukatenean.

Teoria erreza omen da, esaterako umeei ezetz esaten jakin beharra dagoela, telebista neurriz ikusi behar dutela, beren adinari dagozkien gauzak egin behar dituztela ... eta urtetan aurrera doazen heinean nortasun propioa garatzen joan behar dutela. Adituen arabera «Autoritatea eta mugak ezarri gabe ezin da hezi» eta, diotenez, hazkuntzan laguntzeko erarik egokiena elkarrekiko agintaritza agertzen duen familia estiloa da. Baina familiak aldatu egin dira; egun, ume bakarrekoak ei dira nagusi eta gure artean gero eta gehiago entzuten dira arazo berriak planteatzen dituzten "diktadore txikiarena" bezalako sindromeak.

Praktikan eragin nahian, bestalde, gurean aspalditxotik antolatzen dira Guraso Eskolak eta gaia hartzen ari den garrantziaren seinale dugu Cuatro katean aita-amei ume txikiekin nola jardun erakusten dien Supernanny izeneko telesaioa.


0 TESTU HARTU DIRA: