2006/03/01

Puntukako gidabaimena

Uztailaren 1ean jarriko da indarrean Espainiako Gobernuan arestian onartutako trafiko lege berria. Dagoeneko Frantzian, Alemanian, Bretainia Handian eta Italian ezarrita dago eta aurreikuspenen arabera istripu kopurua %40 gutxituko da hurrengo bost urteetan. Urteroko bataz besteko 5.400 hildako kopuruarekin Espainiako Estatua da Europan hildako gehien dituena. Puntukako gidabaimen berriak 12 puntu emango dizkio gidariari eta egindako trafiko urraketek puntuak galeraziko dizkiote. Gidari berriek - hau da, karneta duela hiru urte baino gutxiago atera zutenek- 8 puntu baino ez dituzte izango.

Horra puntuen galera trafiko legeen urraketen arabera

Sei puntuko galera:

  • Positibo ematen baduzu kontrol batean eta 0,75 mg/lko muga gainditzen baduzu.
  • Drogatuta gidatzeagatik
  • Alkoholemia kontrola egin nahi ez izateagatik
  • Ondorengo abiaduren gainetik gidatzeagatik: 181km/h autopistan, 136km/h errepidean eta 81km/h hiri barruan.

Lau puntuko galera:
  • Alkoholemia tasa 0,25 tik 0,75 mg/l -ra bada
  • Gelditu edo pasatzen utzi seinaleak errespetatzen ez badira
  • Zebrabideak ez errespetatzeagatik

Hiru puntuko galera:
  • Telefono mugikorrarekin hitz egiteagatik,
  • Argiak ez pizteagatik,
  • Geratze arriskutsuak egiteagatik.

Bi puntuko galera:
  • Segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik,
  • Aurreratze arriskutsu bat egiteagatik,
  • Umeen segurtasun bereziak ez erabiltzeagatik.

Espainiako puntukako gidabaimenaren webgunea (gaztelania hutsean)
Puntukako Gidabaimena (Euskadi.net)

0 TESTU HARTU DIRA: