2006/12/04

Hiesari ihes egin ezinean

1980ko urritik 1981erako maiatzera, 5 gizonezko gazte, homosexual aktiboak, pneumoniaz tratatuak izan ziren Los Angelesko hiru ospitaletan, Kalifornian. Pazienteetako bi hil egin ziren. Geroztik 25 milioi lagun baino gehiago lurperatu ditu izurriak eta 65 milioi lagunek pairatu dute. Azken urteotan, aurrerapausu handiak eman badira ere, Hirugarren Munduan -Afrikan batez ere- pobreziak lagunduta hilgarria da guztiz Hiesa. Mundu osoan, 2006an 39,5 milioi lagun bizi ziren Gibarekin. Mendebaldean badirudi gaixotasun kroniko bihurtu dela; akaso horregatik ere, gaixotasunari beldurra galdu eta babestu gabeko sexu harremanek zabaldu diote bidea birusari.

Gaitzaren ezaugarri biologikoak: GIB birusa, nola kutsatzen den, lehen sintomak, botikak, etab

25 urte hiesa agertu zela.
1981eko ekainaren 5ean hasi zen jadanik oso
ezaguna dugun gaixotasun berri baten lehenbiziko kasuen deskribapena.

Hies-aren kasurik zaharrena identifikatu dute
HIESak jota hildako lehen pertsonaren kasua 1950.eko hamarkadan erregistratu zen.

Sexu bidez transmititutako gaixotasunak eta Gib/Hiesa

Zaintzaile gutxi Afrikan
GIB birusak eragiten dituen ondorioak era askotakoak dira; osasunaren alorreko profesionalak eri bihurtu ditu askotan.

Pedro Cahn, Hiesaren Nazioarteko Elkarteko, IASeko presidentea.
«Genozidio pasiboaren aurrean egongo gara, deus egin ezean»

Badirudi jendeak beldurra galdu diola gaixotasunari, baina, datuen arabera, 2001 urtetik aurrera sexu bidezko kutsatzeak ugaldu egin dira nabarmen; batez ere, emakumeen artean. Lehen sexu harremanen bidez 10etik sei kutsatzen ziren; orain, 3/4ak dira.

HIESdun gehienak emakumeak
Emakumeak bi-hiru aldiz probabilitate gehiago ditu gizonezkoak baino HIESa harrapatzeko. Arrazoiak: eraso sexualak, gizonarekiko menpetasun emozional eta ekonomikoa eta kondoia erabili edo ez erabakitzeko jarrera.

Hiesaren inguruko mundu mailako 2005eko biltzarraren kronika. Hiesa tratatzeko botikei buruzko azalpenak.

HIES sindromearen teoria ofiziala eta disidentea
HIESa, askoren esanetan XX mendeko izurria, alarma asko sortzen duen gaitza da. Maila zientifikoan iluntasun eta eztabaida asko daude, HIESari buruz baino gehiago, Giza Inmunoeskasia Birus (GIB) delakoari buruz. Baina arrazoiren baterengaitik, eztabaida hori ez da gauzatzen.

Hies izurritearen egoera 2006ko abenduan [PDF]
94 orriko txostena, gaztelaniaz. Iturria: OME(OMS)

Nahi duzun testua (osoa edo zatia) aukeratu, irakurri eta Talde Saioan azaldu. Ez ahaztu IRITZI bezala jartzen zein aukeratu duzun.


TALDE SAIOETAN ERABILIKO DITUGUN ENTZUNGAIAK

GIB birusaren jatorria [Mp3]
Azken ikerketa batzuen arabera, HIESa sortzen duen birusaren jatorria aurkitu dute. Afrika aldko txinpantzeetan omen du jatorria. Irratsaioan ikerketa horien berri ematen digute.

HIESaren datu beldurgarriak [Mp3]
Abenduan ospatu da HIESaren nazioarteko eguna. Datuak oso gogorrak dira, eta galdera da ea konturatzen garen atzean dagoen guztiaz, ez ote dugun uste gurean behintzat kontrolpean dagoen gaitza dela...

HIESdunen zerrendak[Mp3]
HIESdunen zerrendak ezin dira ez egin eta ez gorde, honela hauen erabilera maltzurra saiestu nahi da.

Hiesa

Hiesarekiko inmuneak [Mp3]
Ikerketa batzuen arabera Europarren %10 hies gaitzaren aurrean inmune dira. Dirudienez erdi aroko izurriteen ondorioa izan liteke.

1 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

Nik aukeratutakoa:
25 urte HIESA agertu zela.
Jorge L.