2007/01/09

Euroak bost urte

Gurean duela bost urte sartu zen indarrean Europako moneta. Badago. Ustez -adituek esaten zuten bezala- eurotan pentsatu beharko genuke edozein diru kopuru , gure buruek ez lukete arazorik izan beharko pezetetan pentsatzeari uzteko... baina pisuetako iragarkiei erreparatzea baino ez dago pezetetako kopurua adierazten jarraitzen dela ikusteko. Bestalde, askotan engainatu gaituzten sentsazioa izatea erreza da: hainbat produkturen prezioa biderkatu da, 1.000 pezeta balio zuena 10 euro kostatzen da egun eta, besteak beste, telefono konpainiek milioika euro irabazten dituzte zentimoen borolbitzearekin.

Ez da egia
Esan dezagun ozen: ez da egia, jaun-andreok. Ziria sartu nahi izan ziguten baina errealitateak mundu guztia dagokion tokian jartzen du: gezurtiak...

Euroa datorrela! [Mp3]
Euroa indarrean jarri zeneko iritzia.
Euroaren aldaketa datorrenez horrek jende arruntari nola eragingo dion aipatzen dute. Eguneroko gauza arruntak zein prezio izango dituzten eta xentimoekin ohitu beharra

Euroarekin Europa batuagoa? [Mp3]
Ekonomilarien arteko elkarrizketa. Euroa eskuetan edukitzeak Europako eskualdeen artean berdintasun ekonomikorik sortuko ote duen zalantzan jartzen dute. Politika ekonomiako hainbat alor aipatzen dituzte.

Hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak [Mp3]
Europako ekonomia arduradunak hazkunde ekonomikoa zenbatekoa izango den iragarri dute. Ekonomian adituak azalpenak eta iritzia ematen ditu datu horiei buruz.

4,4 euro egunean: bizitzeko aski? [Mp3]
Europan kopuru hori duten miloika pertsona omen dago. Bizitzeko hori aski ote den inkesta egiten du kazetariak.

Euroaren aurrean ez gara denok berdin (ariketa)
Erabilpenaren ingururen egin den ikerketa honen arabera, gizon edo emakumea, gazte edo heldu, aberats edo pobre, desberdin ikusten dugu txanponaren eragina.

Balio txikiko txanponak. Etxe askotan potoetan biltzen diren zentimo bateko eta biko txanponak eztabaidagai dituzte erosleek eta dendariek. Herrialde batzuetan zirkulaziotik kanpo daude, eta beste batzuetan laster izango dira.

500 euroko billete-eskasia dago [Mp3]
Euroak pezeta ordezkatu zuenetik gero eta 500 euroko billete gutxiago dago, dirudunek diru beltza aldatzen joan direlako eta 500ekoak pilatzen.

Bi emakume beste modu batera bizi dira. Gurpil kontsumista honetatik kanpo. Eta besteoi zaila egiten zaigun arren, zoriontsu sentitzen dira. Eta aberats. Aberastasuna ez baita euroetan neurtzen.

Gizartearen antolakuntza ekonomikoa
Gaur egungo gizarteak bizi izateko eta ondasunak nahiz zerbitzuak bereganatzeko lan egin eta ekoizten du.

Europako Batasunaren Eraikuntza
Europako Batasunaren osatzearen faseak

Euro bat falta
Narrazio labur honetan diru kontutxo bat azaltzen zaigu. Euro bat desagertu da kontuak eta propinak zirela medio lagun arteko afari baten ostean. Txanpon eta matematika kontua.

Euro txanponari alergia
Euro txanponak duen gehiegizko nikelak alergia eragiten dio haubbat jenderi. Azalpenak eta aholkuak ematen ditu sendagileak.

4 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

aukeratu dudana da "Aberastasuna"
merche

Anonymous said...

Nik aukeratu dudana "500 Euroko billete-eskasia".

Alvaro

P.S.: Halan eta guztiz ere, oraindik ez dakit mintzamena saiora joateko aukera izango dudanik.

Clara said...

irakurriko textua, euro ba falta da izango da.

marian said...

"Aberastasuna" aukeratu dut.Marian