2007/01/19

Urteroko zita: sagardoa, tortila eta txuleta

Urteroko zitari ezin uko egin eta... hemen dugu sagardotegi garaia! Asteon teoriaz mintzatuko gara eta martxoaren 3an ariketa praktikoa egingo dugu, ezta?

Tamainan eta limoi zaporearekin [berria]
Atzo (urtarrilaren 17an) zabaldu zuen Astigarragan Juan Martinez Irujo pilotariak aurtengo sagardo sasoia. Orekatua eta fruitutsua. Halakoxea da aurtengo sagardo berria. Sagar uzta ez da uste bezain handia izan, baina ez txikia ere. Denera 12 milioi litro sagardo ekoitzi dira Euskal Herrian.

Sagar ekoizpena eta sagardoa[Mp3]
Aurtengo sagarrondoek uzta oparoa eman dute eta, jadanik, hasi dira sagardogileak sagarra tolaretan jotzen. Irratsaio honetan teknikariak sagar ekoizpenaren berri ematen digu, bai hemengoa eta bai mundukoa. Sagardoari buruzko hainbat datu ere azaltzen dizkigu.

Sagardo naturala[jatorria]
Zehaztasunez Sagardoaren egitazko jatorria ezagutzen ez bada ere, historiagile askok bat datoz Egipziar eta Bizantiar zibilizazioetan sortu denean, Kristo aurreko garaian.

Fruituaren garapena eta bilketa
Sagarrondo zaharrak, gutxieneko 50 urte dituztenak onartuta, ohikoak dira Euskal Herrian. Azken garaietan, landatutako sagarrondo gazteen kopurua hazten ari da, ondorengo bertako sagar mota desberdinen ekoizpenaren handitzearekin.

Gipuzkoako Sagardotegien Elkartea
Elkarteaz eta "Tolare Sagardotegia" markaz

Sagardoa itxuraz modan dago, baina adituaren ustez sagardoaren garai ilun baten gaude. Hainbat azalpen ematen ditu honetaz.

Sagardoteietan ibiltzen den jendearen sailkapena egiten du kazetariak. Ironiazko deskribapenak egiten ditu.

Alkohol zaletasuna
Beti esan ohi da Euskal Herrian asko edaten dela, beste herrialdeetan baino gehiago eta nonbait ez da esaera hutsa, egia ere bada.

Alkohol zaletasuna neurtzeko testa
Test hau oso erabilia da Europan. MALT du izena (Munchner Alkoholismus Test) eta Alemanian asmatu zuten. Zure alkohol zaletasunaren neurria jakin nahi baduzu, hasi galdera horiei erantzuten.

Sagastitik dolarera [+ariketa]
Gure sagarrek, sagardotarako erabiltzen ditugunek, hiru zapore edo gustu ezberdin dituzte. Geza, gazia eta garratza. Askok, ordea bi zapore nahasten dituzte. Batez ere, sagarrak ongi umatuak daudenean.

Eta sagarra sagardo bihurtu zen[prozesua+ariketa]
Behin aleak sagardotegian pilatu direnean, makinaz jotzen dira. Ateratzen diren sagar zatiek ez dute handiegiak izan behar. Alderantziz, berriz, sagarra gehiegi xehatzen bada, barruan dauzkan haziek hautsi eta gustu txarra emango diote sagardoari.

5 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

Elurrarengatik Medinan nago, baina ostegunean zuekin egotea espero dut, orduan aukeratuko dudana da "fruituaren garapena eta bilketa"
Merche

Mario said...

Ba nik "Eta sagarra sagardo bihurtu zen" aukeratu dut.

Anonymous said...

Aupa:

Nik Gipuzkoako Sagardogileen elkarteari buruzko informazioa garatuko dut.

Alvaro

Anonymous said...

Aupa Merche! Lasai ze errepideak ez daude bidaietarako, ez? Begira adibideak.

Anonymous said...

fruituaren garapena eta bilketa aukeratu dut. Clara