Azkenaldian telebistako bi saio daude askoren ahotan: Desnudas eta Cambio radical. Realityak dira biak eta gorputzaren edertasuna eta haiekiko konplexuak azaltzen dira biotan. Oso modu diferentean egiten zaie aurre arazo estetikoei. Batean -mota guztietako zirujauak baliatuz- konplexuak sortzen dituzten atalak ezabatu eta ametsetako gorputza izatera ailegatzeko teknikarik aurreratuenak erakusten dizkigute; CSIn moduan baina klinika batzuren publirreportaiak tartekatuta. Bestean autoestimuaren garrantziaz ohartarazi eta, ederrago emateko truku batzuk erabiliz, gehiengoaren gustuetara hurbiltzea ikuspegi kontua baino ez dela azaldu nahi dute. Horra hor aste honetako eztabaida: edertasuna eta izaera, ebakuntza eta autoestimua.
Erakargarritasun fisikoa: guztiok onartzen dugun morrontza
Maila : 3. maila/Estilo periodistikoa: Erreportajea
Erreportaje honetan psikologia aldetik itxura fisikoak duen eragina aztertzen da. Edertasunaren kanonak eta horien eragina pertsonengan. Hainbat aholku ere ematen ditu.
Zirugia estetikoa[mp3]
Maila : 3. maila/ Elkarrizketa
Edertasunaz [mp3]
Maila : 4. maila
Unibertsitateko irakaslearekin elkarrizketa. Edertasuna zer ote den eta historian zehar izan duen bilakaeraz elkarrizketa luze eta didaktikoa.
Potoloaren kanta
Maila : 2. maila/Estilo periodistikoa: Iritzi artikulua
Potolo batek bere buruaz harro dagoela dio. Gaurko gizartearen aginduen kontra azaltzen da.
Sexi izatea zer da?
Maila : 2. maila/Iraupena: 0:03:00
Sexitasuna zer ote den galdezka inkesta egiten dute. Horien artean 17 urteko neska bat da..
Aurpegia aldatuko zaizu!
Maila : 3. maila/ Estilo periodistikoa: Erreportajea
Mikrokirurgiaren aurrerapenei esker, dagoeneko posible omen da aurpegi-transplanteak egitea. Baina gizartea prest ote dago horrek dakarrenari aurre egiteko?
Kirurgia estetikoa, medikuntzatik harago
Maila : 2. maila/Estilo periodistikoa: Erreportajea
Gazteek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote irudiari. Dietak eta kirola izan dira orain arte norberaren gorputza moldatzeko biderik erabilienak. Baina gero eta gehiago dira operazio gelara joaten diren gazteak. Baita Euskal Herrian ere.
Gizona indartsua eta emakumea polita
Maila : 2. maila/Estilo periodistikoa: Albistea
Bilbon egindako ikerketa baten berri ematen du albisteak. Haurren artean egin da ikerketa, hauek oso gaztetatik bereganatuta dituzte rol sexistak.
Emakume puzlea[mp3]
Maila : 1B. maila/Estilo periodistikoa: Albistea/Iraupena: 0:01:10
Irratiko pasarte labur honetan Californian zirugia estetikoa egiten duten sendagileek esandakoa aipatzen dute: norenaren antzeko sudurra, ezpainak, begiak... eskatzen dituzte beraien bezeroek?
Karmele Salaberria: «Kritikoak izan behar dugu, ez dagoelako gorputz perfekturik»
Gaur egun, gero eta gazte gehiago joaten dira ebakuntzaren bat egitera: sudurra, bularrak, etab. EHUko psikologo Karmele Salaberriak horren guztiaren arlo psikologikoaz arituko da.
Agerikoa da: itxura ederra izatearren, min handia pairatzeko prest daude gizon-emakume batzuk. Begira, bestela, gorputza tatuatuta eta iltzez eta uztaiez beteta duten horiei, edo kirurgia estetikoa egiten dutenei. Ebakuntza-gelara joan nahi ez dutenentzat, berriz, tratamendu eraginkorrak sortu ditu kosmetikak. Hori bai, kontuan izan behar da batzuetan edertasuna eta arriskua eskutik emanda doazela. Alegia, tratamenduok Nivea krema baino zertxobait gogorragoak direla.
Lotsari agur
Maila : 1B. maila/ Estilo periodistikoa: Erreportajea
Batzuetan, masailak gorritzen zaizkizu eta totelka hitz egiten duzu. Halakoetan, ihes egiteko gogoa izaten duzu, baina ihes egiteak ez du arazoa konponduko. Dokumentu honetan lotsa gainditzeko gomendioak irakurriko dituzu.
Taila handikoak
Taila handikoen erregina izateko txapelketan parte hartuko du Elurrek. Moda eta taila handikoen egoerari buruzko azalpenak ematen ditu elkarrizketa honetan.
5 TESTU HARTU DIRA:
" Kritikoak izan behar dugu,ez dagoelako gorputz perfekturik" aukeratu dudana. Marian
" Erakargarritasun fisikoa " aukeratu dudana. MªPaz
Nik "Aurpegia aldatuko zaizu!" aukeratu dut
Nik "Aurpegia aldatuko zaizu!" aukertau dut.
Miren
¨Kirugia estetikoa, medikuntzatik harago¨ aukeratu dut.Bea
Post a Comment