Baliteke aukeratu duzun entzungaia arinegi entzutea, beheko erreproduktorearen bitartez eginez gero. Hala bada, sakatu titularraren gainean eta beste erreproduktore batean entzungo duzu behar den abiaduran.
Aitak ezberdintzeko zenbait aztarna
3.maila/ Iritzi artikulua
Aiten ezaugarri-zerrenda bat irakurriko duzue dokumentu honetan: orbanak, begi-zuloak, galdera esistentzialak, elkarrizketa-gaiak, lerdea...
Familia ereduak: bikotean, bakarka, umeekin edo gabe
3.maila/ Erreportajea
Orain arte Euskal Herrian ezagutzen ez ziren bestelako familia ereduen mesedetan gutxitu dira seme-alabekin osatutako bikoteak.
Emakumea erditzean gizona soberan?
2.maila/ Albistea
Kanadan egindako ikerketa baten arabera, emakumea erditzera doanean haurraren aita ez omen da egokiena emakumeari laguntzeko. Zer uste duzu?
Fernando Olabarrieta: «Guraso gazteak galduta daude, eta jakin-min handia daukate»
2.maila/ Elkarrizketa
EHUk eta Lea Artibaiko Amankomunazgoak Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzua jartzeko hitzarmena sinatu dute.
Aitak
1.b maila/ Iritzi artikulua
Aitak asko aldatzen omen dira. Aita berriaren gorazarrea.
2-3 urteko haurrak
3. maila/ Iritzi artikulua
Haur txikien hezkuntzan gertatu ohi diren arazo batzuk aztertzen ditu. Ezetzaren garaia, adibidea. Horrelakoen aurrean gurasoek zein jarrera hartzea komeni den aipatzen du.
Aita berriak
2.maila/ Solasaldia
Hiru gizon aita bihurtu dira orain dela gutxi. Irrati-pasarte honetan, beren esperientzia kontatuko dute, aitatasuna nola sentitzen duten: erabakia, ekografia, erditzea...
Aita zaharra malformazio sortzaile
3.maila/ Albistea
Albiste honetan ikerketa baten emaitzak azaltzen dizkigute. Aitaren adin handia umeen malformazio eragile izan daitekeela frogatu du Bartzelonako ikerlari talde batek.
Aita izaten ikasteko ikastaroa
2.maila/ Elkarrizketa
Aita izatea ez da hain erraza, horri aurre egiteko ikastaroak ere izaten dira. Horietako baten parte hartu duen aita batek bere esperientzia kontatzen digu. Aita izateko asmotan den beste batek ere ikastaro horretakoak azaltzen ditu.
Aitaren adinaren eragina
4.maila/ Elkarrizketa
Genetikaren azken aurkikuntzen arabera, aitaren adinak eragin handia izan dezake sortuko den haurrarengan. Orain arte amaren adina bakarrik kontuan hartu izan da, baina orain aitaren espermak ere akatsak sor ditzakeela aurkitu dute.
Zenbat kostatzen da umea ekartzea?
2.maila/ Erreportajea
Ume bat sortzeak egundoko gastuak eragiten ditu familia batean. Horien nolabaiteko kalkulua egiten du artikulu honek: erditze aurrekoak, arropak, ume zaintza, bestelakoak... Denera 6000 euro lehen urtean.
Guraso bigunegiak nagusi gure artean
2.maila/ Erreportajea
EHU-ko psikologo batek egindako lanaren arabera, familiek gehiegi babesten dituzte umeak. Ondorio aski garbia izan du ikerketak: zenbat eta kalitate handiagoko familia elkarreragina jaso, orduan eta garapen kognitibo eta sozioemozional hobea umeak.
Amatasun eta aitatasun bajak
4.maila/ Azalpena
Gaurko legedian oinarrituta, Hego Euskal Herrian, haurra jaiotzean gurasoek baja hartzeko aukera dute. Baina, eskubide horrek baditu hainbat xehetasun kontuan hartu beharrekoak. Abokatuak horri buruzko azalpenak emango ditu irratsaio honetan.
Aitak 6-12 urteko haurrekin
2.maila/ Elkarrizketa
Psikologoaren irratsaioa. Aitak adin honetak haurren heziketan duten zeregina aztertzen du. Zertan diren beharrezko azaltzen du.
Emakumea, umeak, lana
2.maila/ Erreportajea
Inkesta baten berri ematen dute hasieran: jende askoren ustez umeak izatean emakumeak lana utzi beharko luke. Ondoren hainbat gurasoren iritzia jasotzen da eta solaskideek ere iritzia ematen dute.
Bataio zibila
2.maila/ Iritzi artikulua
Kataluniako Anoia herrian ospatu da lehen bataio zibila, bikote gazte batek eta bost urteko semeak inauguratuko duten liturgia zibil xumeak haize bolada freskoa dakar gure arteraino.
MP3a daukazula? Bada, ordenagailura konektatu, sagua aukeratu duzun entzungaiaren gainean jarri eta eskumako botoiarekin 'Gorde honela' (guardar como) aukeratuta zure gailura jaitsi dezakezu. Horrela nahi duzun tokian, Metroan esaterako, entzun ahal izango duzu.
16 TESTU HARTU DIRA:
"2-3 urteko haurrak" da aukeratu dudana.MªPaz
"Familiaren ereduak" aukeratu dut. Mario
Aukeratuko dudana "Aita zaharra malformazio sortzaile" da
Merche
"Amatasun eta aitatasun bajak" aukeratu dut.
ANA
Interesgarria iruditzen zait blogaren kontu hau
Ezin dut bideoa ikusi
hirurogei urteko gurasoak aitite-amamak dira
Gurasoak izatea hori teknika hori!
hirurogei urteko gurasoak
ariketa egokia da.
oso interesgarria da
Ez nago guztiz ados irakurritakoarekinnu
euskal familia bultzatu beharra dago, edo hobeto esanda, familia sortzeko egiten dena.
Iñigo, animo! segi horrelakoak egiten
Ez dakit non bizi izango garen
Nola biziko hemendik 20 urtera?
Post a Comment