Kalitate berdina prezio txikiagoan
Beherapen garaietan erosketak egiteko aholkuak ematen dizkigu artikulu honek. Sail hauek ditu: erosketak planifikatzea, produktuen bermeak, itzulketak konponketak, txartelak, eskubideak.
Prezioak merkeago, eskubideak berdin-berdin
Prezioak izan behar du merkaturiko produktuak eta urte osoan salgai daudenen arteko alde bakarra.
Neguko merkealdiak, gomendioak
Eusko Jaurlaritzak merkealdietan erosterakoan kontutan hartu beharreko gomendioak ematen ditu. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saila.
Merkealdi garestiak
Heldu dira merkealdiak Corte Inglesera, Zarara, Mangora. Eta guztiok -ni neu barne, jakina- amua irentsiko dugu. Zerbait erosiko dugu. Zer gara gu, nor gara gu, kontsumitzaileak gara gu.
Erosi aurretik informazioa eskatzea funtsezkoa da
Egia da denda batzuek ez dituztela errespetatzen merkataritzako jarduerak arautzen dituzten legeak, baina bestalde, kontsumitzaileok ere ez dugu oraindik gure eskubideez behar adina informazio.
Ondo pentsatu "urtarrileko aldapako" beherapenetan "erori" aurretik
Iritsi dira urtarrileko beherapenak. Hemen ditugu aurten ere pagotxa eta beherapenen zurrunbiloa, kontsumitzaileak prezio oneko salgaien bila jartzen dituena, benetan behar dituen pentsatu ere egin gabe askotan.
Arropa garbia?
Herrialde aberatsetan kontsumitzen den arropa hirugarren munduko langileek ekoizten dute. Lantegi horietan egoera negargarrietan aritzen dira lanean. Bangladesh-en izandako istripu batek hala erakusten digu.
Arropa, lehen babesa
Bistakoa da: nudismoa ez dago modan. Normala ere bada, arropak hotzetik, euritik, eguzkitik, intsektuetatik eta beste hainbat eragiletatik babesten baikaitu, baita besteen begiradatik ere. Horretaz gain, funtzio soziala ere badu jantziak. Orain, oihal adimendunei esker, lehen zientzia-fikziokoak ziruditen funtzioak dituzte jantziek.
Gaur-biharko jantziak
Etorkizuneko arropek ekarriko diguten iraultzari buruz mintzatzen da
«Inork behartu gabe erabaki dugu denok berdin janztea»
Modari buruzko jardunaldietako adituak gaurko joera nagusiaren berri ematen ditu elkarrizketa honetan.
Iban López: "Inork ez dio modari itsu-itsuan jarraitzen"
Bilboko Santutxu auzoan du denda Ibanek eta gizonezkoentzat egiten du lan batik bat. Hala eta guztiz ere, emakumezkoak ere jantzi izan ditu. Traje klasikoak sortzen ditu. Ihesbiderik, baina, badu: mozorroak, telebista eta zinerako arropa, edota ospakizun berezietarako ere egiten baititu.
Modesto Lomba: "Arroparen ebakera ona amonak preziatzen du gazteak baino hobeto"
Moda sortzailearekin elkarrizketa. Bertan jantzen diseinuari buruz azalpenak ematen ditu. Diseinatzaileen lanaren aldeko iritzia azaltzen du. Anorexian izan dezaketen eragina minimizatzen du.
Outlet-ak: Urte osoan zehar merkealdian dauden saltokiak
Mota honetako dendetan askorentzat eskuraezinak ohi diren objektuak aurki daitezke prezio baxuagoetan. Sistema berri honek stockean gelditutako produktuei irtenbidea ematea ahalbidetzen du, bezeroentzat zein enpresarientzat onuragarria izanik.
Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa
2008/01/28
Arropa eta beherapenak
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
5 TESTU HARTU DIRA:
FErnando
EGA taldea
Erosi aurretik informazioa eskatzea funtseskoa da
Kalitate berdina prezio txikiagoan
Eva
2. maila
Kalitate berdina prezio txikiagoan Beherapenak.
2.maila. Belén.
"Merkealdi garestiak"
Fidel. EGA taldea.
Modesto Lomba "Arroparen ebakera ona amonak preziatzen du gazteak baino hobeto" da aukeratuko dudana.
Merche. 3. maila goizez
Post a Comment