2006/04/07

Oporretan zer egin? Euskaraz irakurri

Bi asteko oporraldia izango dugu euskaltegian eta garai ezin hobea dugu liburu bat hartu eta gozatzen hasteko, edo bidebatez baita zertxobait ikasteko ere, ezta? Horra, bada, aukeratzeko liburu zerrenda ederra*, hiztegi eta guzti!

Zer? Liburu bakoitzaren sinopsia irakurri nahi duzula? Oso erreza, nahi duzun titulua aukeratu eta Googlen bilatu edo ondoko argitaletxeen webetara jotzea baino ez duzu: Elkar, Susa, Erein, Pamiela, edo beste edozein.

Ordenagailutik eta inprimatu gabe irakurri nahi? Bi aukera:
1. Firefox nabigatzaileari Euskal Tool-bar instalatu (hiztegia esku-eskura izateko) eta...
2. Susa-literatura guneko libururen bat aukeratu

Ondo-ondo pasa Aste Santuan.

* Aixerrota BHI institutukoen gunean

0 TESTU HARTU DIRA: