2006/05/15

Gobernuz Kanpoko Erakundeak Internet Egunean


Aurten maiatzaren 17an ospatuko da Internet Eguna eta Barakaldon Inguraldek egun horretan Anaien parkean jarriko duen karpan egongo gara. Zertan? Multikonferentzia bat egiten. Zeri buruz? Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuren lanari buruz.

Hirugarren Mundua eta bakea. Garapenerako lankidetza eta larritasunezko egoerak.

Mugarik gabe. Batez ere, emakume indigenentzako proiektuak eta gure ingurunearekiko sentsibilizazio-lana.

RASDaren Lagunen Elkartea. Saharako errealitate politiko eta sozialarekiko sentsibilizazioa eta errefuxiatuei eta baztertutakoei arreta eta laguntza.

Alboan. Iparralde eta Hegoaldeko pertsona eta taldeei gizarte aldaketaren alde lan egiteko hezkuntza eta prestakuntza eman.

************
Beraz, ASTEAZKENEAN (maiatzaren 17an) ARRATSALDEKO 16:00etatik 18:00etara MULTIKONFERENTZIA BAT EGINGO DUGU GAI HONI BURUZ HITZ EGITEKO
************

NOLA PARTE HARTU MULTIKONFERENTZIAN

1. Skype2.5 jaitsi eta instalatu.
2. Zure ordenagailuari mikrofonoa eta entzungailuak jarri.
3. Asteazkenean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera multikonferentziaren gunera sartu.
4. Bertan 'Join this Skypecast' dioen linka sakatu.
5. Skype zabaltzeko aterako den lehioan 'kanpoko aplikazioa ejekutatu' sakatu.

Oharra: Putza! Hau ez da atera. Ez du ia ezerk funtzionatu. Multikonferentzia kontu marabilioso hau ostatatu behar zuen ordenagailuak ez du behar zuenean sartzerik izan, nahiz eta egin ditugun aurreko probetan (ustez) primeran ibili den (gutxienik entzun egiten zen). Plastikozko karpako sargoriak ere ederto lagundu digu... Jesukristo bera ere patsetan! Beno, besterik ez... momentuz. Hurrengoan izango da. Bitartean egun honetarako euskaltegian egin den jokua ere badago http://www.freewebs.com/euskaltegia helbidean.

0 TESTU HARTU DIRA: