2007/02/16

Zarata eta kutsadura akustikoa

Harrabots, hots, zaratots, berbots, burrunba, astrapala, iskanbila, hoskar, danbarrada, algara, kalapita, atrakala, istilu, danbada, dunbots... Zarata hitzak sinonimo zerrenda galanta du gurean, zergatik ote? Aurreko astean gertatu da Tenerifen, ihauterietako zalaparten ondorioz, hango jaiak bertan-behera uzteko agindu judizialaren mehatxua... eta irratian denbora luzez ibili da Egizu garaian! zioen iragarkia: tabernariak negozioa, bizilagunak atsedena eta gau-txoriak parranda nahi, nork du lehentasuna?


Zer da kutsadura akustikoa?
Zarata: maite ez den hotsa edo hots-multzoa. Hala ere, zarata gure bizitzako zati bihurtu da, eta hiriko bizi-kalitateari zuzen lotuta dago.

Zaratarik jasanezinak [mp3]
Inkestatxoa: zein zaratak molestatzen zaitu gehien?

Zarataz zarata
Zarataz arituko gara datozen lerrootan eta horregatik zaratatsu hasteko asmoa dugu. Erne, beraz

Gehiegizko zarata sufritzen dute Europako langileen herenek
Estresa eta lan istripuak eragiten ditu kutsadura akustiko handiak


Gehiegizko zaraten sortzailea salatzeko bidea ematen du Legeak
Erreklamazioa bideratzeko egokiak dira bide judizial zibila, bide administratiboa edota bide penala bera ere


Zarata handi artean bizitzen ohitzen ari gara[mp3]
Badakigu kaltegarri dela, baina ez dugu ezer egiten. Teknikari batek horren inguruko datuak eta azalpenak emango dizkigu irratsaio honetan.

Hiriaren burrunba
Hirietako zarata ez da gaur egungo kontua, noski; jendea biltzen den lekuetan berez sortzen da zarata. Baina noiz arte jasango dugu halako burrunba? Osasunari kalte egiten dio, uraren poluzioak edo airearenak bezalaxe.

Zarata eta tabernen ordutegiak [mp3]
Solasaldi honetan tabernen isteko ordua eta batez ere gauetako parrandak biztaleengan duen eraginari buruzko iritziak azaltzen dituzte

Isiltasuna eta zarata lantegian[mp3]
Txaparekin lan egiten duen langileak lantegietako zarata azaltzen du, baita isiltasunaren beharra ere.

Hiria, barrutik eria
Nazio Batuen Erakundeak zabaldutako datuen arabera, munduko herritarren % 60 baino gehiago biziko da hirietan 2030. urtean, hau da, hiru biztanletik bi hiritarrak izango dira.

Julio Igartua: "Zaratak eragindako lesioak itzulezinak dira"
Otorrinogaringologoarekin elkarrizketa. Zarata handiak entzumena kaltetzen du. Gazteek musika gogorregi entzuten dute, baina musika klasikoa ere arriskutsu izan daiteke.

Zaratak eragin terapeutikoak ditu gizakion entzumenean
Gizakiaren entzumenarentzat kaltegarria bada ere, zarata onuragarria omen da belarrientzako.

Belarrietatik iristen zaigun poluzioa
Zenbaiten arabera entzun nahi ez dugun soinua da zarata. Bien arteko muga txikia da ordea, bakoitzaren araberakoa askotan. Edonola ere, zarata da bizitza modernoak eragin dituen poluzio-iturrietan XX. mende honetan gehien zabaldu denetako bat.

Autoen barneko zarata desagertzeko zorian dago
Koreako Zientzia eta teknologia Aurreratuaren Institutuan autoen barneko zarata txikiagotzeko metodo bat asmatu dute.

Tenerifeko inauterietan kalean egin ohi diren ekitaldiak debekatu eta gero egin ahal izango dituzte.

--------

Zaratak sortutako gorreriaren adibide bat:
J.S.Bachen biolontxelorako 1. suitea (normala)
Abesti bera 40 eta 52 urte artean zarata handiak entzuten egon eta gero
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elektroakustika laborategiak egina.

5 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

neuk aukeratuko dudana da "Hiriaren burrunba"

Merche

Anonymous said...

Nik "zer da kutsadura akustikoa" aukeratu dut.

Koldo

Anonymous said...

Nik "Julio Igartua: "Zaratak eragindako lesioak itzulezinak dira"" aukeratu dut


Miren

Anonymous said...

hartu dudan "Autoen barneko zarata desagertzeko zorian" da
Clara

Anonymous said...

zarataz zarata gaia aukeratu dut.
alexandra 2.maila goizez