2006/05/29

Udaberriko zalantzak: kirurgia?

Kirurgia estetikoa, medikuntzatik harago
Gazteek gero eta garrantzi handiagoa ematen diote irudiari. Dietak eta kirola izan dira orain arte norberaren gorputza moldatzeko biderik erabilienak. Baina gero eta gehiago dira operazio gelara joaten diren gazteak. Baita Euskal Herrian ere.

Zirujia estetikoa, gero eta arruntagoa
Enrike Etxeberria zirujau plastikoarekin elkarrizketa.

Ebakuntzarik ohikoenak: bularretakoak eta sudurrekoak
Antzina gutxi batzuek baino ez zuten aukera baina orain, gero eta jende gehiagorengana heltzen den zientzia ari da bihurtzen kirurgia estetikoa. Arlo honetan izandako aurrerapenek gero eta erantzun eragingarriagoak ematen dizkiete beren lotsak atzean utzi nahian kirurgilariengana jotzen duten gizon-emakumeei. Bularretako eta sudurreko ebakuntzak dira ohikoenak.

«Kritikoak izan behar dugu, ez dagoelako gorputz perfekturik»
Gaur egun, gero eta gazte gehiago joaten dira ebakuntzaren bat egitera: sudurra, bularrak, etab. EHUko psikologo Karmele Salaberriak horren guztiaren arlo psikologikoaz arituko da.

Kirurgia estetikoa
Kirurgia estetikoari buruzko artikulu zabala. Hainbat estatistika eta jatorri datu eman ondoren, ebakuntza hauen arriskuak, aholkularitza psikologikoa eta bestelako aholkuak ere ematen ditu.

Muturreko kosmetika
Agerikoa da: itxura ederra izatearren, min handia pairatzeko prest daude gizon-emakume batzuk. Begira, bestela, gorputza tatuatuta eta iltzez eta uztaiez beteta duten horiei, edo kirurgia estetikoa egiten dutenei. Ebakuntza-gelara joan nahi ez dutenentzat, berriz, tratamendu eraginkorrak sortu ditu kosmetikak. Hori bai, kontuan izan behar da batzuetan edertasuna eta arriskua eskutik emanda doazela. Alegia, tratamenduok Nivea krema baino zertxobait gogorragoak direla. Besteak beste, honoko tratamenduez ari da : botoxa, bestelako elementu kimikoak eta laserra.


Miss Kirurgia Plastikoa
Txinak Miss Kirurgia Plastikoa aukeratu du. Lehiaketan parte hartu dutenek bularrak handitzeko, begiak zabaltzeko, sudurra zorrozteko edo gorputza moldatzeko ebakuntzak jasan dituzte.

Artistarik gustukoen klonak
Bezeroak artistarik gustukoen arabera itxuraldatzen ditu Txinako erietxe batek. Kirurgia ez ezik, aurpegia makillatzeko teknikak eta imitatu nahi den pertsonaren janzkera eta orrazkera lortzeko programak ere eskaintzen dituzte.

Hiztegia


Ezetz asmatu:
Zenbat urte ditut?
Erantzuna: 75 urte.
Bai, bai Mamie Van Doren naiz, duela hirurogeita hamabost urte jaio eta 50. hamarkadan sex-symbol horietako bat izan nintzen.1931ko otsailaren 6an Joan Lucille Olander izenarekin sortu nintzen AEBetako Rowena herrian, South Dakotan.







0 TESTU HARTU DIRA: