Medikuaren beldur?
2. maila / Estilo periodistikoa: Albistea
Milioika europarrek ez dute tratamendurik jarraitzen mina arintzeko.Artritisaren aurkako taldeak egindako ikerketa baten arabera, gaixo gehienek ez dute jotzen medikuarengana.
Pello Zubiria: "Zahartzarora osorik iristeko gerra plana"
Espondilitis Ankilopoietikoa diagnostikatu badizute, gerran zaude, adiskide. Sufrituko duzu gerra honetan, baina asko ikasi ere bai, eta aldatu egingo zara, helduagotu. Etsai hau erabat menderatzea oso zaila da, baina gauzak ondo eginez"eta zorte pittin batekin" etsaiak zu ez mendean hartzea lortuko duzu. Hona gauzak ondo egiteko nire ustez behar dituzun zenbait giltza.
3. maila / Estilo periodistikoa: Erreportajea
Makina perfektua deitu izan zaio giza gorputzari, baina ez da. Beharbada ez da perfekziotik urrun egongo... hondatzen den arte. Hondatu eta gero, batzuetan konponbidea izan dezake; beste batzuetan, ordea, ez. Arrazoi askogatik honda daiteke makina. Hutsik egiten ez duena: adina. Auto zaharrei bezala, denborarekin ajeak irteten zaizkio gorputzari, adinaren gaixotasunak.
Agujetak [mp3]
2.maila/ Estilo periodistikoa: Elkarrizketa
Sendagileak agujetak zer diren azaltzen du. Aurre egiteko hainbat aholku ere ematen ditu.
Adio bizkarreko minari
2. maila / Estilo periodistikoa: Erreportajea
Ez da komeni orduak eta orduak ordenagailuaren aurrean eserita lan egitea, edo denbora hori bera beharrean ematea zutik, gorputza postura txarretara ohituz. Portaera hori oso kaltegarria da sorbaldarentzat, eta estresa ere bai. Eguna bukatu baino lehen hor azalduko dira zaintiratuak, bizkarrezur minduak, eta bestelako min latzak. Baina bizkarreko giharrak indartzen badira, arazo horiek guztiak joan egingo dira, edo gutxitu behintzat.
Akupuntura[mp3]
2.maila/ Estilo periodistikoa: Elkarrizketa
Bereziartua osagileak akupunturari buruzko bere iritzia azaltzen du. Ondo egindakoa onartzen du, iruzur asko dagoela dio. Ez da ezaugarri teknikoetan sartzen.
Apendizitisa, larritasun gutxiko mina
2. maila/Estilo periodistikoa: Erreportajea
Haurra tripako min ikaragarria duela esanez etortzen bada, litekeena da apendizitisa izatea. Ez da gaixotasun larria, ezta gutxiago ere, baina minbera delako ez ezik konplikazioen iturburu ere izan daitekeelako berandu baino lehen erauzi behar da. Zoritxarrez, oraingoz behintzat, apendizitisaren inguruan ideia orokorrak besterik ez daude.
Buruko mina[mp3]
2.maila/ Estilo periodistikoa: Elkarrizketa
Noiz larritu pertsona batek buruko mina duenean, edo noiz medikuarengana jo? Adibidez, bat-batekoa eta gogorra denean buruko min hori, hau da, aurretik ondo egonda bat-batean oso-oso gogorra denean, horrek azpian zerbait dagoela esan nahi digu.
Biharamunean, ajeari jai
2. maila/Estilo periodistikoa: Erreportajea
Mozkorraldiaren ondoren, biharamuna. Hutsik gabeko legea da. Baina arauak hausteko daude, eta Badator AJEaren aurkako pilula. Iritsi arte, bestelako erremedioekin konformatu behar.
Dolu egoerari nola aurre egin?[mp3]
2. maila/ Estilo periodistikoa: Elkarrizketa
Psikologoarekin elkarrizketa. Edozein ezbehar jazotzen denean psikologia aldetik dolu egoeran sartu ohi gara. Egoera horren aldiak eta patologiei buruzko azalpenak ematen dizkigu psikologoak.
Diskoko herniak
3. maila/ Estilo periodistikoa: Erreportajea
Ebakuntza ez da beti konponbiderik onena. Testuan gaiaren nondik norako garrantzitsuenak jorratzen dira: zer den diskoko hernia, sintomak, diagnostikoa, tratamendua eta ebakuntzari buruzko informazioa.
Egin barre, bihotza!
3. maila/ Estilo periodistikoa: Erreportajea
Barre egitea atsegina da, ondo sentiarazten du: gorputza lasaitzen du eta gogoa argitu. Hori bakarrik nahikoa da esateko osasunerako ona dela barrea. Baina barrearen eragina: bihotzekoa edo infartua izateko arriskua gutxitzen duela ikusi da.
Erleen pozoia sendagai [mp3]
2. maila/ Estilo periodistikoa: Elkarrizketa
Erleen ziztada mingarria izaten da, baina mediku batzuen arabera onuragarri ere izan liteke.
Izena duena da. Izenik ez duen oro, ez omen da existitzen. Eta existitzen ez denari, ezin arretarik eskaini. Halaxe bizi izan dira urte luzez fibromialgia pairatzen duten gaixoak. Gorputz osoan mina eragiten duen eritasuna da fibromialgia.
Meningitisa: germen bakoitzak bere txertoa
2. maila/ Estilo periodistikoa: Erreportajea
Meningitis guztiak ez dira larritasun-maila berekoak, bakterioek eragindakoak jotzen dira guztienak arriskutsuenak bezala. Baina aholku bat nahi baduzu, txerta ezazu zure seme-alaba, eta alferrikako ustekabeak saihestuko dituzu.
4 TESTU HARTU DIRA:
Nik aukeratuko dudana "Egin barre, bihotza!" da
Merche
"Biharamunean, ajeari jai" aukeratu dut.Marian
Nik "Agujetak" aukeratu dut.
Fidel
Nik aukeratu dut:"diskoko herniak".
Bea
Post a Comment