Pirateria eta egile eskubideak: egile eta hartzaileen eskubideak borrokan
Teknologiak aldaketa nabarmenak eragin ditu. Guztia 0 eta 1 bihurtzean, informazioaren metaketa inoiz baino errazagoa da.
P2P: partekatu eta jaso
Etengabe entzuten da P2P sareei buruz hitz egiten: pirateria, lege-arazoak, musika- eta pelikula-deskargak ... baina ez dago guztiz garbi P2P sareak legezkoak edo legez kanpokoak diren, ezta horien erabilera den arazoa, edo erabiltzaileak berak diren.
Anjel Valdes: "industria indartsu batek mantentzen du kultura»
Anjel Valdesek ongi ezagutzen ditu euskal musika eta bere inguruan mugitzen den guztia. Bederatzi urte daramatza Elkar disketxeko arduradun, baina aurretik ere harreman zuzena izan zuen musikarekin. Merkatua, egun, oso gaizki dagoela deritzo.
Canonaren aurkako mugimendua
SGAEk berak emandako datuen arabera 2004an bere irabaziek %10 egin zuten gora kanonari esker, aurreko urtean baino 1,6 milioi euro gehiago. Diskoen salmentagatiko sarrerek 7,3 egin zuten behera eta 65.000 CD eta DVD pirata atzeman zituen poliziak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Creative Commons
Creative Commons sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Hona euskarazko CC Lizentzia.
Copyleft
Copyleft software, literatura, musika, argazkia, plastika eta artea bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen dituena da.
Salaketak Interneten
Ordenagailurako programak egiten dituzten Espainiako 30 bat enpresak 95.000 Internet erabiltzaileen aurkako salaketa jarri dute, musika, bideoak eta programak legez kanpo kopiatzeagatik.
Egile eskubideak
Batzuek uste dute Interneten ateratzen den informazio guztia askatasun osoarekin erabil daitekeela. Hala ere, publikoari irekita dagoen sarea den arren, webeko edukiek egilearen eskubideen legedia bete behar dute,
Bikoiztu egin dira Internetetik jaitsitako musika-artxiboak
Europar Batasuneko pirateria mailarik altuena du Espainiak, eta horrez gain, Internetetik musika gehien jaisten duten 10 herrialdeetako bat da hirugarren urtez jarraian.
Eskerrik asko, SGAE
Erdi Aroan alkimistak zoratu zituen lorpena egin dute Ramoncinek, Luis Cobosek eta enparauek, gizaki hilkor askok egunero ametsetan baino ikusi ezin duguna: ezerezetik urrea ateratzea.
Ez nago seguru euskal SGAE bat nahi dudan
Sociedad General de Autores y Editores horrek musika arloan egile garen guztion eskubideak kudeatzen ditu: musikagileonak, egokitzaileenak, letragileenak, interpreteenak… Elkarte hori zerga-biltzailea dela esan genezake, gure kanturen bat irratietan edo telebistetan ematen den aldiro hainbesteko bat kentzen du.
Epaia: kopia pribatuagatik kanona kobratzeaz
Kontsumitzaileak CD birjina 60 zentimotan erosi zuen. Entregatu zitzaion faktura zehaztuan honakoa agertzen zen: 0,33 zentimo, diskoaren prezioa; 0,19 zentimo, jabetza intelektualari dagokion kanona; 0,08 zentimo, BEZ.
VEGAPen arabera, Guggenheimek eta Artiumek egile eskubideak urratzen dituzte
Museoek Jabetza Intelektualaren Legea ez dutela betetzen salatu du artista plastikoen elkarteak.
Egile eskubideak eta musika herrikoia
Barakaldoko udala SGAE-rekin demandan ari dela txistularien eta txarangen egile eskubideak direla eta.
2007/05/11
Egile eskubideak, pirateria eta elkartrukea
Etiquetas: egilea, elkartrukea, eskubidea, pirateria
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
6 TESTU HARTU DIRA:
nik aukeratuko ditudana"Egile eskubidea eta musika herrikoia" eta
"Epaia:kopia pribatuagatik kanona kobratzeaz" dira
Merche
Aukeratu dudana "Epaia:Kopia pribatuagatik kanona kobratzeaz".Marian
Nik "Pirateria eta egile eskubideak: egile eta hartzaileen eskubideak borrokan" aukeratu dut.
Miren
"P2P: Partekatu eta jaso" hartu dut.
Koldo
aukeratu dudana "apendizitisa, larritasun gutxiko mina" da.
NIK AUKERATU DUDANA "CANONAREN AURKAKO MUGIMENDUA" DA.
ARANTXA
Post a Comment