2007/03/19

Internet berria (edo web 2.0)


Iturria: Ordiziako Jakintza Ikastola (Txapeau)

Web 2.0,
Jendearen partehartzean eta informazio elkartrukatzean oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da.

TAG EDO ETIKETAK
Denari etiketak jarri behar
Blog eta webguneen anabasa honetan ganoraz nabigatzeko beste modu bat sortu da azkenaldion, etiketen bidez nabigatzea.

Interneteko loturak konpartitzen(Social Bookmarking)
Bookmark edo esteka bildumak gorde eta sailkatzeko Internet zerbitzu mota berezia da. Norberak beste batzuek gordetako loturen bildumak ikusi eta norberaren bildumara gehitu ditzake, edo beste batzuen esteka-zerrendetara harpidetu daiteke.

RSS SINDIKAZIOA
Zer da RSS jarioa?
Interneten informazioa (bereziki, albisteak, berriak) banatzeko modu bat da.

RSS agregatzaileak
Sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzutan erabiltzea posible da. Honi sindikazioa deritzo.

NABIGATZAILEAK
Nabigatu ezazu Firefoxekin eta utzi bazterrean Explorer

Gero eta gehiagotan entzuten duzu beste nabigatzaile bat erabiltzeko. Ba egin beharko zenuke segituan.

BLOGAK
Blog motak
Xede askotarako blogak daude: komunikatzeko, ikasteko, nork bere burua edo enpresa ezagutzera emateko, harremanetarako... Blogariak idaztean xede hain desberdinak izan ditzakeenez, blogak ere horrelakoak izango dira.


WIKIAK
Wikiak: Internet elkarlanean egiten denean
Blogek geroz eta oihartzun handiagoa duten bitartean, euren lehengusu wikiak lehen urratsak ematen ari dira. Askorentzat izena bera ere ezezaguna izango da, baina ziur Wikipedia entziklopediaz zer edo zer entzun edo irakurri duzuela.

ALBISTEAK
Zer da zabaldu.com?

Interneten aurkitutako albiste interesgarrienak zabaltzeko aukera ematen duen sistema da. Edozeinek bidali ditzake albisteak eta gainontzekoek bozkatu ditzakete, horrela boto kopuru bat jasoz, jendeari interesatzen zaionaren arabera.

ARGAZKIAK
Flickr, gure argazki bilduma baino gehiago
Nork bere argazkiak sarera igo, ordenatu eta galerietan besteek ikusteko moduan jartzea ahalbidetzen duen zerbitzua da Flickr.

BIDEOAK
Sarean, bideoz bideo
Youtubek iaz erdietsi zuen erabateko arrakastaren sekretua hiru faktoretan datza: doanekoa da, maneiatzeko erraza (bai orrira bideoak "igotzeko", baita beroriek ikusteko ere) eta soziala da, hots, bideoak edonoren eskura egon daitezen diseinatua dago Youtube sistema.

ENTZIKLOPEDIAK
Entziklopediak Interneten: paperezkoak baino hobeak ote?
Entziklopedia eta hiztegiak, duela urte gutxi arte orokorki harpidetzaz eskuratu eta hileroko kuotetan ordaintzen baziren ere, pixkanaka-pixkanaka Internetera igarotzen ari dira eta, bertatik, kuota jakin bat ordainduta edo dohain kontsulta egiteko eskura ditugu.

MAPAK
Munduan gainetik hegan, monitoreko pantailatik
Mundua hegan noranahi korritzea den haurtzaroko asmoa betetzera beste ezein bezala gerturatzen da Google Earth programa.

PODCAST
Podcast, gure irrati pertsonala
Azkenaldion sarri entzuten den hitza dugu podcast, sareko azkenaurreko joera. Bitakoren inguruan sortua, testuak ezezik etxean eginiko audio grabaketak sarean eskuragarri jartzean datza podcasting-a.

TELEFONOA

Ametsa dirudi: telefonoz nahi adina hitz egin eta fakturarik ordaindu beharrik ez. Bada, dagoeneko egia bihurtu da. Horretarako Interneterako konexio ona behar da, eta, horregatik, enpresak izan dira IP bidezko deiak erabiltzen lehenengoak.

Internet bidezko telefonoa[MP3]
Telefonoa iraultza baten ataria omen dago. Internet bidez deiak egiteko aukera gero eta zabalagoa da.


----------------

Web 3.0 belaunaldia geroz eta gertuago

5 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

"Web 2.0" aukeratu dut. Mª Paz

Anonymous said...

OHARRA:
Oporren atarian gaudenez asteon beste era batera egingo dugu: BI SAIOTAN HITZ EGINGO DUGU GAI HONI BURUZ. Lehengoan egingo dugu azalpena (teoria) eta bigarrenean saiatuko gara ikusten zertaz hitz egin dugun (praktika apur bat), fale?

Iñigo

Anonymous said...

Nik "Zer da RSS jarioa?" eta "RSS agregatzaileak" aukeratu ditut.

Fidel.

Anonymous said...

Neuk aukeratuko dudana "wikiak"da.

Merche

Anonymous said...

Nik aukeratu duedan gaia "entziklopediak" da.

Ainara