2007/04/16

Fedeak eta arrazoiak, erlijioak eta elizak


Kristautasuna
Jesukristok sortutako erlijioa erromatar Inperioan denbora gutxian zabaldu zen. Arrazoi nagusia Paulo Deunaren lan ebanjelizatzailea izan zen.

Islama
VII. mendearen hasieran Arabian erlijio berri bat sortu zen, Islama, Mahomak zabaltzen zuena eta Koranean idatzita zegoena. Europa Erdi Aroan erabat sartuta zegoenean, islamak hedatze azkarra izan zuen eta zibilizazio bikaina sortu zuen.

Judaismoa
Judaismoaren ohiturak bizirik iraunaraztea ahalbidetzen duten lau arrazoiak hauek dira:
Jainkoarengan sinistea. Bera munduaren Sortzailea, Jauna eta Israelen Aita dela pentsatzen dute.

Hinduismoa
Testu sakratuak Hinduismoa Veda izeneko himno-multzo batez osatuta dago. Himno horiek ahoz aho igaro dira, belaunaldiz belaunaldi.

Budismoa
Budismoa Iparraldeko Indian K. a. V. mendean Budak emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da.

Latinomerikako erlijiorik hedatuena katolikoa da. Baina, Kolon iritsi aurretik ere kultura aberatsa zuen. Kultura horien eta hara behartuta eramandako esklaboen eragina duen beste erlijio berezi bat bada: santeria.

Animismoa
Izadian dauden eta diharduten izaki bizidunak nahiz bizigabeak arimaz edota borondatez horniturik daudelako ustea.

Elizaren etorkizuna[mp3]
3. maila Estilo periodistikoa: Solasaldia Iraupena: 0:06:17
Solasaldi honetan Eliza katolikoaren etorkizuna dute hizpide: beste erlijioekiko harremanak, apaiz eskasia, eliza instituzio gisa, eliza eta erlijioa, aita santua.

Mahomaren ezpata
4. maila Estilo periodistikoa: Iritzi artikulua
Aita Santuak duela bi aste eginiko hitzaldia, mundu zabaleko ekaitza eragin zuena, ondo egokitzen da «Islamofaxismoaren» kontrako Bushen gurutzadarekin, Zibilizazioen talka-ren testuinguruan.

Eliza barruko iraultza
2. maila Estilo periodistikoa: Erreportajea
Denbora igaro ahala gero eta handiagoa dirudi gizartea eta Eliza katolikoaren arteko aldeak. Elizan bertan, barrutik erakundearen aldaketa eskatzen duten ahotsak ere agertzen ari dira pixkanaka. Eliza Gara izeneko mugimendua da horietako bat.

Bizitza sexuala eta Eliza Katolikoa
Elizaren atzaparretan
2. maila Estilo periodistikoa: Erreportajea
Eliza katolikoaren eraginez sexu bizitza oso murriztu zen aspaldian. Aurreko mendean, ordea, aldaketa sakona izan zen. Horri buruzko erreportajea eta bitxikeriak datoz.

Nafarroako apaiz ezagunarekin elkarrizketa. Jaso dugun atalean Elizaren inguruko iritzia ematen du.

Laizismo eta erlijiotasunaren arteko eztabaida bero-bero dago, bai eta erlijioen arteko hartu-emanen gaia ere. Zer dakigu gaur egun sinbolo horien gainean?

Carlos Torres:
'Euskal Herrian Islama ez da periferikoa'(bizkaieraz)
Orain urtebete jaio zan Assabil, Euskal Herriko Zentro Soziokultural Islamiarra aurretiaz, Bilbaoko Talde Islamiarraren barruan makinatxu bat behar egin ostean.

Ez da mairurik geure artean
2. maila Estilo periodistikoa: Iritzi artikulua
EAEn marokoarren gainean esaten direnak bildu ditugu. Ideia bertsuak agertzen dira: ezjakintasuna eta atzerritar-talde honekiko aurreiritziak. Belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dira, baina ez da hausnarketarik egin.

2001eko iraileko munduko giro berezian, Euskal Herrian bizi den eta jatorri marrokiarra duen soziologoaren iritzia munduan gertatzen ari denaz. Islama eta mendebaldearen arteko harremanaz eta orokorrean erlijioa eta politikaz duen iritzia ematen du.

Estatu Batuetako zine-industriak ez du erlijio ofizialik, baina Hollywoodeko izar asko Zientziologiaren Eliza izeneko sektako partaideak dira. John Travolta, Tom Cruise eta Nicole Kidman senar-emazteak, Kristie Alley eta Mimi Rogers, besteak beste.

6 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

"ANIMISMOA" aukeratu dut MªPaz.

Anonymous said...

nik aukeratuko dudana "Hinduismoa"da
Merche

Anonymous said...

Zientziologia aukeratu dut

Anonymous said...

nik aukeratu dut"Budismoa".Marian

Anonymous said...

Nik "Santeria: Amerikako herri-erlijioa" aukeratu dut.

Miren

Anonymous said...

zientziologia aukeratu dut. Bea