2005/10/10

Aupa Etxebeste!?

Euskarazko aspaldi honetako lehendabiziko filma dugu Aupa Etxebeste! Izenak berak -egia esan- gauza handirik esaten ez badu ere ikusteko moduko pelikula dugu Telmo Esnal eta Asier Altunak Donostiako Zinemaldian estreinatu dutena. Euskal Herriko hainbat zinematan dago ikusgai eta harrera ona eduki du filmak. Kontrako kritikarik ere badu, jakina, batzuek gaztelaniazko azpitituluak jartzea zentzurik gabeko erabakia dela diote... bestetzuek baietz, filmaren zabalkundeari lagunduko diola halako estrategiak. Hamalau urte dira euskarazko azken luzemetraia egin zela, Aupa Etxebeste! baino Aupa Esnal eta Altuna! esan beharko genuke. Zuk zer uste duzu?

1 TESTU HARTU DIRA:

bestebarik said...

Argumentuaren laburpena:

Patricio Etxebeste txapela lantegi bateko zuzendaria da. Herriko "nabarmenetako" bat izanik, datozen hauteskundeetarako alkategaia da. Negozioa gaizki doakio, bankuek kreditua kendu diote, txartelak blokeatuta dauzka eta ezinezkoa izango zaio udako oporretan Marbellara joatea. Nola moldatuko ote da, herrian haren egoera larriaz inork jakin ez dezan? Lehen film luze honen egileak, euren laburrengatik ezagunak, gag-ez osatutako fartsa honekin topiko euskaldunenei barre egitera ausartzen dira. Hauxe da euskara hutsean filmatutako fikziozko lehen luzea.