Duela gutxi hasi da ETB1eko Basetxea saio berria. Oraingo honetan meatzari bihurtu dituzte lehiakideak eta eurek bizi beharreko bizi baldintzak benetan eskasak izango dira. Bada... ikusgarria ote da hori? Hala dio propagandak: 'Lehiakideak meatzari bilakatu eta joan den mendearen hasierako Euskal Herriko meatzaritzaren bizimodu gogorraren arabera jardungo dira. Bizkaiko ipar-mendebaldeko burdinezko mendietan kokatuko da jokoa'.
Reality showak
[UKberri aldizkaria]
(...)Non dute errealitatea reality showek? Zer errealitate dago kamera bat etengabe begira duzula jakinez gero? Reality showetan parte hartzaileek bizi dituzten baldintzak ez aipatzarren. Hori bada errealitatea, zer da nik egunero bizi dudana? Ametsa? Benetako errealitatea erakutsi nahi baligute, ez lukete esango kamerak daudenik, eta ez lukete ezezagun talde bat auskalo zein etxe prefabrikatutan elkartuko. (...)
Basetxera zertarako?
[Telezaborra blogean]
Zer bilatzen dute Basetxeako lehiakideek? Ulertzen dut jendea Gran Hermanora joan nahi izatea. Irabazleak dirutza ederra poltsikoratuko du, lehiakideek soldata politak kobratzen dituzte, eta zorte apur batekin Tele5ren programa batatean entxufatuko zaituzte eta ez duzu gehiago lan egin beharrik izango.
Baina Basetxeakoek? Aurreko edizioetan bidaitxo bat oparitzen zuten. 100 egun (zenbat dira zehazki?) piztiak bezala bizitzen. Dutxatu gabe. Ganorazko janaririk dastatu gabe. Arropa garbitu gabe. Telebistarik gabe. Berogailurik gabe. Baina hori bai, marco incomparablean.
Telezaborra?
[Gaztetxulo]
Asko eta asko beren intimitatea saltzeko prest daude… eta beste asko besteen ezkutuko mundua ezagutzeko irrikitan. Hego Euskal Herriko lagunek ondotxo dakitenez, T5eko “Cronicas Marcianas”-en gertatukoak eguneroko ogia izaten dira kaleko elkarrizketetan. Hau dena, ordea, ez da batere berria. Edorta Arana EHUko ikusentzunezko irakasleak dioenez, gizakiak beti izan du jakingura aldemenekoa zertan ari ote den: “txutxumutxuak begi egon dira. Egungo hirietan, ordea, ez dugu jakiterik ondokoak zer egiten duen. Beraz, telebistak jakingura hori asetzen du”.
Badator 'Basetxea gori-gori'
[Saioari buruzko albistea Berrian]
Basetxea gori-gori saioaren webgunea
2005/10/17
Reality showak eta telezaborra
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
0 TESTU HARTU DIRA:
Post a Comment