2005/10/21

Hemen da... Hegaztien gripea

Gripearen birus berri batek alarma gorria piztu du mundu osoan. Antza, hegaztien artean baino ez zen zabaltzen birusa gizakiak kutsatzen hasi zen duela urte batzuk eta orain bolo-bolo dabil mundu osoko pandemia baten atarian egon gaitezkeela dioen zurrumurrua. Europara ere ailegatu da eta bertoko administrazioak larritzen hasi dira, herrialde batzuk berrogeialdian daude eta dagoeneko Europa osora hedatu da hegaztien merkaturik egiteko debekua. Bitartean gripearen biruserako txertoaren salerosketak biderkatu dira mundu osoan, baita interneten ere.

Horra galdera batzuk, ia erantzuna topatzen duzuen.
Nola kutsatzen dira gizakiak?
Zenbat lagun hil dira gripe honen erruz?
Zenbat zepa daude?
Txertorik badago?
Oilaskoa jaten jarrai dezakegu?
Nola ari zaio aurre egiten?



Zer da hegaztien gripea?

Hegaztien gripea, pandemiaren arriskua

1918ko gripe espainiarraren birusa txorietan sortu zen

Gutxienez 16 lagun hil dira Kanadan birus ezezagun baten ondorioz

Hegaztien gripe izurriaren mamua

Errumania eta Turkiara ere iritsi da hegaztien gripearen birusa

Sendagai bakarra patentepean dauka industriak

Turkiatik hegaztiak eta lumak inportatzea debekatu du Europak

Abuztuan Europako Batasuneko adituek esandakoak:
«Hegaztien gripea EBra heltzeko arriskua oso txikia da»


Gripeari buruzko 15 galdera

Espainiako Gobernuaren Hegaztien Gripeari buruzko web ofiziala

0 TESTU HARTU DIRA: