2005/10/24

New Orleansen krokodilo bat ibili zenekoa

Krokodilo hau New Orleansen harrapatu zuten AEBetako militarrek, agi denez Katrina hurakanaren osteko uholdeetan, hiriaren erdialdean, igerian kalean gora zihoala. Antza, bere adina zela eta -80 urte zituen animaliak- ezin zuenez harrapakaririk hartu gizakiak harrapatzeko lanari lotu zitzaion. Ia 7 metroko luzera eta 2 tonako pisua zeukan eta oraindik ere ez dakite gizakirik hil duen, narrastiaren sabela zabaldu eta aztertu ondoren emango dute jakitera.

Beno. Irakurri berri duzuna Katrinarenaren ostean internetez zabaldu zen hiri-kondairetako bat izan zen. Asko daude eta aldian-aldian batetik bestera eta ziztu bizian zabaltzen diren gezurrak ditugu hauek. Batek daki nork asmatu dituen baina... zein helburu dute? Istorio hauen zabalkundea mundu mailako fenomeno bihurtu da jada. Halakoen itzala ahaztea gero ia ezinezkoa suertatzen da sarritan. Goiko istorioa nondik aterata dagoen jakingo zenuke esaten? Ezagutzen duzu beste hiri kondairaren bat?

Hiri kondaira berria
[Telezaborra blogean]

Coca-colaren inguruko kondairak gezurtatu nahi ditu freskagarri konpainiak
[Gaztelaniaz]

Hiri kondairen bilgunea
[Ingelesez]

Hoaxen bilduma
[Gaztelaniaz]

Hautsi katea!
[Dantzing blogean]

Hoax bat?
Mezu kateen bilakaera
[Sarean blogean]

0 TESTU HARTU DIRA: