2005/11/04

Autolaguntza liburuak: laguntza ala negozioa?

Egun liburudendetako apalategi propioak dituzten liburuak dira autolaguntza liburuak deiturikoak. Azken urteotan sail horretako hainbat liburu ailegatu dira 'best seller' kategoriara. Halako moda asko bezalaxe, bestalde, AEBetan sortu eta mundu osora zabaldu den kontua dugu. Ezagunenen artean Spencer Johnson estatubatuarraren Who moved my cheese? (¿Quién se ha llevado mi queso?) edo Carr Allenen 'Es fácil dejar de fumar si sabes cómo' entzutetsuak daude. Denetariko gaiak jorratzen dituzte -estresari nola aurre egin, uneko dietarik modernoena...- eta polemika biziak piztera ere ailegatu dira batzuk ('Duérmete niño' ezagutzen?). Benetan lagungarriak direla uste duzu?

[Argia.com]
Autolaguntza liburuak: ustezko zoriontasun pilulak

Bere magalean denetik biltzen duen etiketa

[Castillo Suarez idazlearen iritzia]
Zoriontsu

[Francisco Santolaya sikologoari elkarrizketa]
“Ez dugu lehen baino arazo psikologiko gehiago, baina sentiberagoak gara haiei dagokienez”

0 TESTU HARTU DIRA: