2005/11/07

Kaleko euskara umore saio batean?

Duela pare bat urte Vaya Semanitak ETB2an hautsitako moldeak ari da apurtzen aurten ETB1eko Wazemank saioa. Geure buruari barre eginez baserritarren kontuak, politikarienak, athletic vs. errealaren gaia, euskaltzaindia eta euskarari buruzkoak... dira astearteroko saioen oinarria. Esketxetan hika eta euskalkiak barra-barra erabiltzen dituzte eta audientzia kopuruek adierazten dutenez ikusleria gora doa. Bada, umorerik onena geure buruari barre egiten diona omen da, ados?

[Irudian: Joxean´s eleven, Brad Pitilin eta Joxean Klunin]

Bideoak ikusgai daude Wazemank saioaren webgunean.

[Joxe Arantzabalen iritzia Faroa blogean]
Umore frexkoa

2 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

Bada, benetan da ona programa. Egun hauetan adibidez, bi emakume zaharrek egindako sketxak izugarri onak iruditu zaizkit.Batzuetan euskararen aldetik zail samarra izan badaiteke ere, uste dut aukera paregabea dela geure buruaz euskaraz barre egiteko.

etb1en astearteetan gaueko 10ak aldera.

Ikusi eta esango didazue.

Anonymous said...
This comment has been removed by a blog administrator.