2005/11/15

Sustoak eta zotina

Ez diozue inoiz galdetu zeuen buruari zotina kentzeko modurik onena susto bat ematea delako kontua? Inoiz frogatuko zenuten, ezta? Antza, ikara on batekin batera gure gorputzak sortzen duen adrenalina piloak CO2a ere sorrarazten du eta azken honek gelditzen du zotina. Zertara datorren hau? Bada, ditxosozko fenomenoa konpontzeko erremedio zientifikoa argitaratu duelako NewScientist aldizkariak. Zotina kentzeko modurik onena, hortaz, paperezko poltsa baten barruan inspirazio/expirazio batzuk egitea omen da. Zotina diafragmako nerbioak irritatzeaz batera horien kontrakzio bortitzak gertatzean ematen da. Arnasa kolpeka eta nahi barik hartzera behartzen gaituzten kontrakzio horien ostean ere sortzen da zarata. Argi dago, amonaren botika zientziari aurreratu zaio beste behin. Halako kontutxuetarako erremedio gehiago ezagutzen dituzu?

1 TESTU HARTU DIRA:

bestebarik said...

Jakingo duzuenez badaude beste modu batzuk zotinari aurre egiteko: arnasari eustea, buruz behera zerbait edatea edo mihian gatza botatzea (azken hau nazkagarria bada ere)