2005/11/18

Gaur, ostirala [0]

Gaur ostirala da eta, aurrekoetan ez bezala, Itsaso nekatu gabe dago. Irailetik hona astea noiz amaituko egoten zen asteburuaren atarira heltzen zenero. Seguruaski bere egoera pertsonalak ere edukiko zuen zerikusirik, izan ere mutil lagunak uda amaituta utzi baitzuen bera eta jada hiru urte bete dituen Ane alaba ere. Orduz geroztik ez daukate Jokinen berririk; hori bai, badakite ondo dagoela ...baina besterik ez. Itsaso gaur askoz hobeto sentitzen da, arinago edo. Umoretsu dagoela esango luke edonork. Gaur egin behar dituen kontuak mentalki zerrendatzen hasi da.

0 TESTU HARTU DIRA: