2005/11/23

Durangoko Azokak 40 urte

Aurten abenduaren 7tik 11ra bitartean egingo da 40. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Urtero-urtero ehundaka mila lagun biltzen duen makroekitaldi honek egoitza finkoa zabaldu zuen duela hiru bat urte. Euskarazko literatura eta -beste neurri batean- musika bera ere gabonen aurreko topagune honi begira egon da urteetan. Produkzio literarioak, beraz, data hauetan ezagutu izan du urtero bere produkzio mailarik gorena. Mordo bat kontu aurkezten da azokaren bezperetan, baita azokan bertan ere jakina. Durangokoa euskal kulturaren produkzioen arrakastaren neurria dela esan izan da beti, baina zenbaitzuek azken garaiotan euskaldun askoren buru-zuriketa huts iritzi diote agertze eta urtean behingo opari eroste hutsari. Alegia, kulturak ez lukeela hainbesteko gorabehera izan behar eta urte osoko produkzio eta eroste kopuruak berindintsuagoak izan beharko luketela. Zuk zer uste duzu? Joango zara? Zer erostera?

Antton Mari Aldekoa-Otalorari elkarrizketa (Gerediaga Kultur Elkarteko presidentea)
"Durangoko azoka Euskal Herriko azoka bihurtzea lortu dugu"

0 TESTU HARTU DIRA: