2005/11/29

Gaur, ostirala [2]

Martini deitu egin dio, azkenik. Itsasorekin denboraldi batez lanean ibilitako lagun jator eta zintzoa da Martin. Argi dago elkar oso begiko dutela aspaldiko lagun hauek. Duela aste batzuk kalean topatu, egoeraren berri eman, eskuko telefono zenbaki berriak elkartrukatu... eta Itsasok ahal/nahi zuenean Martinek afaltzera gonbidatuko zuela esanda agurtu zuten elkar. Horretan geratu ziren, Itsaso gogoz zegoenean joango zirela. Martini jatetxe berri bati buruz hitz egin ziotela eta hari ere gustatuko zitzaiola leku eder hori.

Itsasok deitu dio, beraz, eta dagoeneko geldituta daude, Bilbon, 20:00etan Abandoko geltokian. Gure emakumeak baldintza bakarra jarri du: hurrengoan berak pagatuko duela gonbitea. Martinek gustura onartuko duela erantzun dio, baina oraingo honetan uzteko, bera ere aspaldi zita bat eduki gabea dela eta bikote sasimodernoen dena erdibana ordaindu behar hori ez dela batere erromantikoa.

Ane bere izeko-osaba eta lehengusuekin joango da asteburu pasa, Itsasoren ahizta Edurnek Nafarroan alokatu duen etxera. Bada, asteburu osoa amets eginda dauka gure protagonistak. Nolakoa izango ote da?

0 TESTU HARTU DIRA: