2005/11/30

Gaur, ostirala (3)

Ostiral arratsaldean Itsaso oso urduri egon zen, hamabost urteko neskatila bat bezala. Ba zen garaia gauza hauek sentitzeko! Aldi berean oso pozik baina kezkatuta ere egon zen gure Itsaso. Betiko galderak zeuzkan buruan, zer gertatuko ote den jakin nahi izaten zuen. Baina erantzuna esku artean izateko, afarian bere kezkak konpondu edo okerrera egingo zirela bazekien.

Bigarren zalantza, zer jantzi. Bere buruari esaten zion bere adinarekin ez zegoela txatxetan ibiltzeko. Ez zen neska zaharra, baina ez zen neska gazte bat ere. Betiko dilemak! Azkenean, asko pentsatu ostean, bakero batzuk, alkondara eta jertse bat janztea erabaki zuen.

Arratsaldeko 19:30tan etxetik irten zen. Ez zuen berandu heldu nahi izaten. Eta Abandoko geltokira 19:50tan heldu zen. Eta laister Martin agertu zen. Zalantzak, ai, zalantzak. Baina erabakia hartuta zegoenez ez zeukan ezer egiterik, horregatik momentu horretan ahalik eta hobekien pasatzea erabaki zuen.

2 TESTU HARTU DIRA:

Anonymous said...

Noizko hurrengo atala?

Anonymous said...

Noizko hurrengo atala?